Hasiera -> Ohiko galderak eta erantzunak

Ohiko galderak eta erantzunak

 

Arazoak ditut  Windows-ekin eta Internet Explorer-ekin!

Desaktibatuta daukat bateragarritasuneko ikuspegia?

Desaktibatuta izan behar da bateragarritasuneko ikuspegia Internet Explorer-en, irudian ikusten den bezala.

Imagen FAQ_1

Mezurik agertu zait esaten duena ez dagoela instalatuta JNLPS estekak irekitzeko aplikaziorik?

Akatsik izanez gero tramite-katalagoetako tramite baten xehetasun batean sartzean eta adierazten badu ez dagoela instalatuta horrelako estekak (JNLPS) instalatzeko aplikaziorik, arazoa Java instalazioan dago. Horrelako kasuetan esan nahi du, edo ez dagoela instalatuta Javaren bertsio zuzena (gutxienez, 1.8_74 edo hortik gorakoa), edo, bestela, Java berriz instalatu behar dela, arazoren bat dagoelako instalatutako bertsioarekin.

Aktibatuak ditut TLS protokoloak?

Berraztertu TLS 1.1 eta TLS 1.2 protokoloak aktibatuta daudela nabigatzailean. Aktibatzeko, hona jo: "Internet aukerak >> Aukera Aurreratuak >> Segurtasuna" (baliteke aktibatuta izatea SSL 3.0 eta TLS 1.0). Aukerak egongo dira hurrengo irudian ikusten diren bezala. Irudian markatuta dauden ekintzak horrela ez badaude, gerta liteke Internet Explorer-ek osatu gabe uztea SSl konexioa Erregistro Elektronikoaren kontra.

FAQ_2

Instalatua dut sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

Erregistro Elektronikoa eta Jakinarazpen Elektronikoak ondo funtzionatuko badute, egiaztatu beharko litzateke ea ondo instalatuta dagoen nabigatzailean sinadura-applet egiaztagiria. Horretarako, Internet Explorer-en aukeretara jo beharko genuke, "/Internet aukerak/Ziurtagiriak" eta aukeratu honako erlaitz hau: "Konfiantzako erroko ziurtapen-entitateak". Bertan egongo da applet ziurtagiria, beheko irudian ikus daitekeen bezala. Ziurtagiria instalatu ezean edo beste erlaitz batean instalatuz gero, eskuz instalatu beharko dugu ziurtagiria. Horretarako, hurrengo galdera honetan deskribatzen diren urratsak jarraituko ditugu.

Nola instalatu sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

FAQ_3

Nola instalatu sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

Hauek dira sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria behar bezala instalatzeko urratsak:

1.- Windows kontsola batetik "mmc" (komatxorik gabe) komandoa exekutatuko dugu, behean ikusten dugun moduko pantaila irekiko diguna.

FAQ_4

2.- Ireki den pantaila berritik honakoa aukeratuko dugu: "/Artxiboa/Erantsi edo kendu osagaia", eta beste pantaila gainerakor bat irekiko digu.

FAQ_5

3.- Pantaila berri horretatik “Ziurtagiriak” aukeratuko dugu eta “Erantsi” botoia sakatuko dugu.

FAQ_6

4.- Ondoren, “Ekipo kontua” aukeratu, eta azkenik “Tokiko ekipoa".

FAQ_7

FAQ_8

5.- Bukatzeko, “Onartu” botoia sakatu gure hasierako pantailan, eta horrek gure ekipoko ziurtagiriak kudeatzea irekiko du.

FAQ_9

6.- Gure ekipoko ziurtagiriak kudeatzetik (behean ikusten duguna) ziurtagiria inportatuko dugu. Erregistro Elektronikoak sortutako ziurtagiria, inportatu behar duguna, honako honen antzeko bide batean egongo da "D:\Erabiltzaileak\psuarez\.jappsrv\jappsrv.cer", non "psuarez" makina horretan identifikatutako erabiltzailea den. Inportatzeko, “Ziurtagiriak” karpetaren eskuinaldeko botoia sakatuko dugu, "Konfiantzako erroko ziurtapen-entitateak" barruan dagoena. Behin hori eginda, honakoa aukeratuko dugu: "Ataza guztiak >> Inportatu”. Azkenik, inportatu nahi dugun ziurtagiria aukeratu eta onartu egingo dugu.

FAQ_10

7.- Azken urratsa da berriz joatea nabigatzailera eta berriro egiaztatzea, honako galdera honetan adierazi bezala

Instalatua dut sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

Sare korporatibo batetik sartzen ari naiz domeinuaren erabiltzaile baten bidez?

Horrelakoetan honakoa berrikusi behar da:

1.- Konfiantzako erroko ziurtagiriak instalatzea.

Egiaztatu beharko da domeinuaren erabiltzaileek instalatu ahal izango dituztela konfiantzako erroko ziurtagiriak. Hori posible dela egiaztatzeko, domeinuaren administratzaile batek "gpedit.msc" komandoa (komatxorik gabe) exekutatu beharko du Windows kontsola batetik. Eta bertatik aukeratuko dira hurrengo aukera hauek 
"Ekipoaren konfigurazioa >> Windows konfigurazioa >> Gako publikodun sasiagindu artezkariak >> Ziurtagirien bideen konfigurazioa". Horrek behean ikus daitekeen pantaila irekiko du. Konfiantzako erroko ziurtagiriak instalatzeko, adierazita ageri den check-a markatu behar da. Aukera hau aktibatu nahi EZ bada, domeinuaren erabiltzaile bakoitzak eskuz instalatu beharko lituzke gako publikoak, honako galdera honetan azaldu den bezala

Nola instalatu sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

FAQ_11

2.- Baimen mugatuak

Egiaztatu behar da tramiteak egiteko erabiliko den domeinuaren erabiltzaileek idazteko baimena dutela honako honetan: C:\Users\psuarez\AppData\Local\Temp non "psuarez" makina horretan identifikatuta dagoen erabiltzailea den

Proxy baten bidez sartzen ari naiz?

Interneten konektatzeko proxy bat erabiltzen bada, litekeena da konexio guztiak, 127.0.0.1 konexioa barne, bertatik igarotzen saiatzea. Script erabiltzan bada antzemateko IP edo helbide batzuk proxy-tik irten behar direla, konfiguratu egin beharko da, 127.0.0.1. tokiko helbideak proxy EZ erabiltzeko.

Windows 10 instalatua dut?

Baiezkoa bada, berrikusi honako hauek:

1.- Windows Defender

Windows Defender antibirusa eta suebakia da, Windows 10ean berez datorrena. Antibirus hori aktibatuta badago, gerta liteke Erregistro Elektronikoko applet ezin exekutatu izatea. Horregatik salbuespena egin behar da antibirusean tramitazioa egiteko, edo aldi baterako, prozesu honetan desaktibatu eta berriz aktibatu bukatzean.
Aipatu berri dena beste antibirus batzuekin ere gerta daiteke, baina arraroagoa da.

2.- Internet Explorer administratzaile gisa exekutatzea.

Windows 10ean gerta daitekeen beste arazo bat da erabiltzailearen pribilegio nahikoak ez izatea.

Arazo hori ez izateko, administratzaile gisa exekutatu behar da Internet Explorer. Horretarako, Internet Explorer ikonoaren gainean jarri eta eutsi letra larrien tekla sakatuta (Shift), saguaren eskuinaldeko botoia sakatu eta aukeratu "Administratzaile gisa exekutatu".

Arazoak ditut  Windows-ekin eta Firefox-ekin!

Instalatuak ditut gako publikoak?

Firefox-ek badu ziurtagirien biltegi bat, Internet Explorer-ena eta Chrome-rena ez bezalakoa. Horregatik, hala erabili nahi den ziurtagiria nola gako publikoak Firefox-en gakoen biltegian instalatu behar dira. Era gehigarrian, eta tramitazioa Internet Explorer-etik egiten ez bada ere, erantsi egin behar dira bertan erabili nahi dugun ziurtagiriaren gako publikoak, edo Windows-en biltegitik. Sartzen ez badira, Erregistro Elektronikoan eskabide bat sinatzerakoan (tramitazioaren 2. urratsean), ziurtagiriak erakusten duen zabalgarria hutsik agertuko da.

Egiaztatu hurrengo konfigurazioa

Berrikusi Firefox-en aukeren barruan EZ dagoela markatuta aukera hau: "Kontsultatu OCSP zerbitzariak egiaztatzeko ziurtagirien oraingo balioa" beheko irudian ikus daitekeen bezala.

FAQ_12

Instalatua dut sinaduraren osagaia erabiltzen duen ziurtagiria?

Erregistro Elektronikoa eta Jakinarazpen Elektronikoak ondo funtzionatuko badute, egiaztatu beharko litzateke ea ondo instalatuta dagoen nabigatzailean sinadura-applet egiaztagiria. Horretarako, Firefox-en aukeretara jo beharko genuke, "Aukerak/Aurreratua" eta aukeratu honako erlaitz hau: "Ziurtagiriak". Bertan klik egingo dugu “Ikus ziurtagiria” botoian eta applet ziurtagiria bilatuko dugu “Autoritateak” erlaitzean, beheko irudian ikus daitekeen bezala. Ziurtagiria instalatu ezean edo beste erlaitz batean instalatuz gero, eskuz instalatu beharko dugu ziurtagiria. Horretarako, eta aipatu berri dugun orritik, klik egingo dugu “Inportatu” botoian, applet ziurtagiria aukeratu eta inportatzea onartuko dugu. Normalean, ziurtagiria honen antzeko bide batean egongo da: "D:\Erabiltzaileak\psuarez\.jappsrv\jappsrv.cer", non "psuarez" makina horretan identifikatutako erabiltzailea den.

FAQ_13

2016ko Martxoaren 21a