hasiera -> Zer da egoitza elektronikoa?

Zer da egoitza elektronikoa?

 

Udalaren egoitza elektronikoak (https://sede.dominio) Udalak herritarren eta enpresen eskura dituen Administrazio Elektronikoko zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat. Horren bitartez, herritarrek eta enpresek informazioa eskuratzeko eskubidea erabil dezakete eta Udalean egin beharreko izapideak bete ditzakete.

Norentzat da?

Udalarekiko harremana Internet bidezkoa izatea ezinbestean edo borondatez aukeratu  duten herritar eta enpresa guztientzat.

Balio bera al dute egoitzaren bidez egindako izapide elektronikoek eta aurrez aurre egindakoek?

Bai, balio bera dute egoitza elektronikoaren bidez egindako izapideek eta aurrez aurre egindakoek.

Segurua da Egoitzako zerbitzuak erabiltzea?

Herritarren/enpresen eta Egoitzaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio pertsonal guztia zifratuta doa, Ziurtagiri Digitalek alderdi bien nortasuna bermatzen dute. Internet bidez bidaltzen diren datu pertsonalak zifratuta daude, eta behin Udalaren sistemetan gordeta, datuak babesteko erabili beharreko bitartekoak ezartzen dira, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoarekin eta lege hori garatzen duen araudiarekin bat.

Noiz erabil dezaket egoitza elektronikoa?

Egoitza elektronikoan eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan sar zaitezke, eta bertan izapideak egin. Epeak kontuan hartzen dituzten izapideetarako, argitu behar da egun baliogabeetan egindako izapideak hurrengo egun baliodunean egindakotzat joko direla.

Gerta daiteke egoitzako zenbait zerbitzu ez egotea erabilgarri ordu-tarte batzuetan, mantentze teknikoa dela eta.

Udalaren Egoitza Elektronikoari buruzko edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan sistemako intzidentzien atalaren bitartez, edo deitu Herritarren Arretarako Bulegora.

 

2016ko Martxoaren 21a